Mikel Crespo omenduko dute Zumaiako triatloian

Mikel Crespo Antxintxika taldeko kidea zen (argazkia: Antxintxika).

Duela bi aste mendian zendutako Antxintxika taldeko Mikel Crespo triatleta gogoan izango dute irailaren 2ko proban. Gipuzkoako Triatloi Federazioak dolumina azaldu nahi izan die Cresporen familiari eta lagunei.

Hala, Zumaiako Triatloian Cresporen aldeko minutuko isilunea egingo dute Sprint Distantziako probaren aurretik, eta, horrez gain, 2013 eta 2014 urteetan bezala, Trantsizio Arean (boxes-etan) Mikel Crespok toki bat izango du. Dortsal bat jarriko zaio, bizikleta utzi beharko lukeen tokian.

Federazioak adierazi du "omenaldirik onena" Zumaian batuko diren kirolariek "pedalei gogor eragitea" izango dela. "Espero dugu bera dagoen tokian egonda ere pedal horiei gogor eragiten egotea", gaineratu dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.