Laboral Kutxaren mozkinek %7,3 egin dute gora urtarriletik ekainera

Lehen sei hilekoan 72.600.000 euroko irabaziak izan ditu banku kooperatiboak. Kontuan izateko emaitza da, batez ere, interes-tasa apalen garaian lortu delako. Balantze positibo hori lortzeko gakoetako bat maileguen gorakada izan da; hipoteka maileguak %17,5 eta merkataritza helburua duten formalizazioak %19.

2017aren ekuatorean %7,3 puntutan handitu ditu mozkin garbiak lortu ditu Laboral Kutxak, 7.600.000 euroko irabaziekin. Azkenaldiko susperraldi ekonomikoaren adierazle gisa hartu daiteke datua, eta banku kooperatibotik adierazi dute hurrengo sei hilabetetan bide beretik jarraitzeko zantzuak daudela "aktiboko formalizazio berrien hazkundeari, gastuei eusteko politika zorrotzari eta arriskuen kudeaketa egokiari esker".

Interes tasa apalak

Interes tasa baxuak agintzen duten merkatuan jokatuz, 127,1 milioiko interes-marjina lortu du Laboral Kutxak. Baina interes-marjina gordina 226,5 milioikoa izan da komisioei eta finantza eragiketei esker.

Gastuak kontrolpean

Emaitza positiboaren eragin duen beste faktore bat gastuak murrizteko izandako gaitasuna da. Iazko tarte berean baino %4,7 gastu izan ditu entitateak, 5.600.000 euro aurreztuz.

Aseguru negozioaren gorakada

Iazko datuekin alderatuz, bilakaera positiboena izan duen alorretako bat aseguruena izan da. Iazko emaitza %34,5 puntutan hobetzea lortu du, hala, 17,4 milioiko emaitza globala lortuz. Hori ahalbidetzeko gakoak, autoen ezbehar-tasaren bilakaera ona eta etxebizitzen alorreko salmenten gorakada izan dira.

Maileguak ere gora

Partikularren alorrean hipoteka maileguen saldoa %17,5 hazi da, eta kontsumo maileguak, aldiz, %3,9. Baina hazkunde handiena enpresa, txiki, ertain eta handiei zuzendutako formalizaziotan eman da, hauek %19 egin baitute gora.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.