Debagoienean turismorako aukera zabala

Intxortako ibilbide tematikoa (Argazkia: http://www.elgetamemoria.com/)

Debagoienean era guztietako turismorako aukera dago. Udan egin daitezkeen ekintza guztiak eta bisitatu daitekeen ondare kulturalaren, historikoaren edo gastronomikoaren berri eman du Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak.

Udako sasoia izan ohi da turismo gehien egiten den garaia. Kanpoko lekuak ezagutzeaz gain, Debagoienean ere aukera zabala dago gauza berriak ezagutzeko. 

Debagoienean zer ikusi

Aretxabaleta

  • Ezkutuko altxorrak. Elizateak ezagutzen: Korueta eta Aozaratza (Abuztuak 13).

Bergara

  • Bergara monumentala.
  • Laboratorium museoa.
  • Ezkutuko altxorrak. Ibarra arkitektoaren Bergara (Irailak 9).

Elgeta

  • Intxortako ibilbide tematikoa.
  • Ezkutuko altxorrak: Jasokunde amaren erretaula (Irailak 10).

Eskoriatza

  • Ibarraundi museoa eta Zubiateko labea.

Leintz Gatzaga

  • Gatz museoa
  • Ezkutuko altxorrak: Gipuzkoako urre zuria (Abuztuak 12)

Oñati

  • Arrikrutz-Oñatiko kobak.
  • Arantzazu.
  • Arantzazu parketxea.
  • Oñatiko altxorrak bisita gidatua.
  • Txokolateixia (Txokolatearen interpretazio gunea).

Turismo aktiboa

  • Dolmenen ibilbidea, PR-GI94 (uztailak 30; abuztuak 6, 20; irailak 10, 24 eta urriak 7).
  • Menditxik (mendi ibilbideak, arroilak...).
  • Entre cimas y valles (mendi ibilaldi gidatuak).
  • Iraganeko oinatzak Jakintza eta Zientzia elkartea (natur eta kultur ibilbideak Arrasaten eta Bergaran).

Gastronomia

  • Aretxabaletako Tomatearen astea (Irailak 25-30)
  • Gatzaren eguna (Urriak 22)

*Ezkutuko altxorrak ezagutzeko aurrez izena eman behar da: turismoa@debagoiena.eus edo 943796463

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.