Holandan da Andoni Gorosabel, Realarekin denboraldiaurrea egiten

Xabier Urtzelai 2017ko uzt. 25a, 11:04

Hilabete hau borobila izan da Andoni Gorosabel (Arrasate, 1996) jokalari gaztearendako. Azken denboraldia Real Unionen utzita egon eta gero Realaren deia jaso du Sansera itzultzeko. Horrekin batera, talde txuri-urdinarekin zuen kontratua luzatu egin du, eta Eusebiok Holandara eraman du, lehenengo taldearekin denboraldiaurrea egitera.

Realeko entrenatzaile Eusebiok bertatik bertara jarraitu gura du Andoni Gorosabel, eta talde txuri-urdina Holandan egiten dabilen prestakuntzan parte hartzen dabil jokalari arrasatearra. Real Unionen utzita egon den urtean ondo aprobetxatu du denbora –29 partidu jokatu ditu, eta gol bat egin du Bigarren B mailan– eta klubak Sansen jokatzeko eskaintza egin dio, eta horrekin batera, kontratua 2019ko ekainera arte arte luzatu du Gorosabelek.

Duela hilabete sinatu zuen Gorosabelek –Lorenekin argazkian– kontratu berria. Argazkia: www.realsociedad.com 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak