Edesa Industrial eta Geyser-Gastech-eko Langile Batzordeak gaur goizeko batzarraren ostean bidali dute jakinarazpen hori.
Gaineratu dute sortu gura duten Fagor-CNArendako proiektu berria "lanpostuetan eta etorkizunean" oinarrituta egon beharko dela, eta hori lantzeko eratu behar den mahai horretan, Eusko Jaurlaritza eta Fagor S. Coop. egon behar direla, euren ustez; "350 lagunendako proiektua defendatuko dugu. Ulertzen dugu hori posible dela".