Etzi, eguena, aurkeztuko dute bideragarritasun plana

Ubane Madera 2017ko uzt. 18a, 08:51

Edesa Industrialen Garagartzako lantegia.

"Beharrezkoa den birfinantzatzea sinatzea faltan, bideragarritasun planaren xehetasunak bukatzen" diharduela jakinarazi du Edesa Industrialek komunikatu bitartez. Eguenean aurkeztuko die berau langileei. Era berean, jakinarazi du Raimundo Jimenez izango dela Francisco Martinen ordezkoa Edesa Industrialen kontseilari delegatu karguarekin.

Komunikatu horretan, CNA Taldeak berretsi egin du "sinistuta" daudela "jarduera mantentzeko aukerak badaudela", hori bai, "logikoki", baldintzak berraztertuta; alegia jarduerari eusteko "2014an bereganatutako unitate produktiboak -Arrasateko, Eskoriatzako eta Basauriko plantak- eskuratzeko onartutako baldintzak berrikusi beharra" dagoela azpimarratu du.

Francisco Martinen ordezkoari dagokiionez, berriz, Edesa Industrialen lehenagoko zuzendari finantzaria da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak