Garazi Estebezek urrea eta brontzea Euskal selekzioarekin

Garazi Estebez, euskal selekzioko ordezkariekin, Avilako podiumena. Argazkia: www.rfec.com

Asteburu emankorra izan da Garazi Estebezendako. Euskal selekzioa ordezkatuz Espainiako Txapelketan hartu du esku, eta bi domina horiek eskuratu ditu, errepideko lasterketan bata, eta erlojupekoan bestea.

Errepideko proban, domekan, ziklistek 42 kilometrotako lasterketa izan zuten. Hainbat ihesaldi saiakera egon ziren, baina Amondarainek aurrera egin eta bederatzi lagun geratu ziren aurrean –tartean lau euskaldun–. Hala, euskal selekziokoen etengabeko eraso saiakeren ondoren esprintera iritsi ziren, eta hor Estebezek lagunduta –bosgarren izan zen– Lartitegi izan zen azkarrena. Bada, taldeka urrea irabazi zuten euskal ordezkariek.  

Brontzea, berriz, erlojupekoan eskuratu zuten, zapatuan. Euskal ordezkariek 10.45eko denbora egin zuten, eta Gaztela Leonen (10.37) eta Madrilen (10.41) atzetik geratu ziren.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.