Puntua aldizkariaren 114. zenbakia kaleratuko dugu bihar, barikua, eta ohikoaren oso ezberdina izango da, monografikoa izango baita. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria irabazi duen Goiena telebistako Kulturrizketak elkarrizketa saioari eskainitako zenbakia izango da. Aldizkariaren 48 orrietan barrena saio bakoitzaren laburpenarekin batera, sortzaileen balorazioak jaso ditugu, besteak beste. Patxadaz egiteko irakurketa interesgarria.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.