Diputazioa Edesari laguntzeko gertu, enpresaren bideragarritasun planak etorkizuna bermatzen badu

Ubane Madera 2017ko uzt. 12a, 17:40
Imanol Lasa, atzo, martitzena.

"Diputazioak baditu dirulaguntza lerroak. Ikusi behar dena da etorkizunera begira enpresa horiek bideragarriak badiren", adierazi du Imanol Lasak, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaleak Edesari (Fagor CNA) eta Xey enpresei buruz.

"Fagorren kasuan, etorkizunera begira hartu beharreko erabakiak lantzen dihardugu Eusko Jaurlaritzarekin batera. Eskatzen dena da etorkizuna bermatzeko eta lanpostuak mantenu ahal izateko planteamenduak eta estrategiak", esan zuen Imanol Lasak atzo, Gobernu Kontseiluaren erabakien berri emateko prentsaurrekoan.

Etorkizuna eta lanpostuak

"Ikuspuntu fiskala edo berez baditugun laguntza lerroak (lanpostuak sortzeko, produktuak hobetzeko, edo berrikuntzarekin, digitalizazioarekin, esportazioarekin edo merkatu berrien bilaketarekin lotutakoak) aztertuko ditugu. Diputazioak baditu dirulaguntza lerroak. Ikusi behar dena da etorkizunera begira enpresa horiek bideragarriak badiren. Kontua ez da administrazioak dirua inbertitzea edo laguntzak eskaintzea atzetik ez badago proiektu estrategiko bat bermatuko duena hartzen diren erabakiek jarduera ekonomikoa eta lanpostuak sortu, edo gutxienez, mantenduko dituela. Beraz, etorkizunera begira egiten diren planteamendu serioak behar dira" gehitu zuen Lasak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak