Eguena, hilak 13, da Debagoieneko Kuadrilen Arteko Futbol Txapelketan izena emateko azken eguna

Dagoeneko hamabost taldek eman dute izena zapatuan, hilak 15, Ibarrako futbol zelaian jokatuko duten txapelketarako. Bihar, eguena, da izena emateko azken eguna (635 20 64 33).

"Bistan dago ligak amaitu eta gutxira jokalariei futbolean jokatzen hasteko gogoa etortzen zaiela ostera ere, eta urte osoan jokatu ez dutenek uztailean futboleko botei hautsa kentzeko gogoa sartzen zaiela", adierazi du Aretxabaletako Koadrilen Arteko Futbol Txapelketako antolaketa taldeko kide den Zangituk. Izan ere, dagoeneko 15 taldek eman dute izena zapatuko txapelketarako. Eta bihar, eguena, da horretarako azken eguna (100 euro ordaindu behar ditu talde bakoitzak): "Talde kopuruaren arabera antolatuko ditugu ordutegiak. Zapatu goizean hasiko ditugu norgehiagokak, eta finalak arratsalde edo iluntze partean jokatuko ditugu. Eta, informazio hori guztia egubakoitzean pasako diegu taldetako ordezkariei". Txapelketa futbol 7an jokatuko dute: Talde bakoitzean 10-12 jokalari izaten dira, horrenbestez, koadrila polita batzen gara".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.