Domekan esklerosi anizkoitzaren alde bustitzeko kanpaina

Xabi Gorostidi 2017ko uzt. 6a, 15:49

Gaixotasun honi buruzko informazio banatzeko eta hori sufritzen dutenak diruz laguntzeko  asmoz dator beste urte batez 'Busti zaitez!' kanpaina Arrasatera.

Domeka goizean, Musakolako Kiroldegiaren kanpo aldean, karpatxoa jarriko dute. Aurtengo diru bilketa, esklerosi anizkoitza eta beste gaixotasun neurologiko batzuk tratatzeko ADEMGI elkarteak 2007ko maiatzean zabaldutako zentrora bideratuko dute.

Urteroko laguntza fidela

Jardunaldi hau Gipuzkoako beste hamabost herritan ere egingo da. Arrasaten, konkretuki, hamabost edizio egin dituzte aurretik, eta horietan guztietan Toki Argi, Musakola, Uribarri eta Abaroa jubilatuen elkartekoen laguntza izan dute antolatzaileek. Aurten, Portaloian ere jarriko dute postutxoa informazio banatzeko eta gaixoen alde dirua biltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak