Ricardo Perez: "Iragarritako plana gauzatzen ez zela ikusten hasi ginenetik gabiltza bideragarritasun planak eskatu eta eskatu"

Edesa Industrial konkurtsoaren aurrekora aurkeztu izanak "langileengan eragin duen larritasuna" partekatu du bertako Langile Batzordeko ordezkariak Arrasate Irratian. Azpimarratu du eurak "aspaldi" dabiltzala esaten "enpresa hori zaindu egin behar" dela, ez dutelako sekula ikusi Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Azpiegituretako sailburuak aditzera eman izan duen lasaitasunik.

Bestalde, Garagartzan enplegu erregulazio espedientea indarrean dagoela ere esan du langileen ordezkariak, eta Eskoriatzan eta Basaurin berau aplikatzeko negoziaziotan dabiltzala jakinarazi du Perezek. (Elkarrizketa osoa bertan entzungai)

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.