Arantza Tapia: "Banku entitateekin kreditua amaitu zaien moduan, Jaurlaritzarekin ere amaitu zaie"

Ubane Madera 2017ko uzt. 3a, 15:02
Arantza Tapia eta Fagor CNAko zuzendariak.

Halaxe adierazi du Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Azpiegituretako sailburuak prentsaurrekoan, azpimarratuta hori horrela izango dela komunikabideetan esan dena egia bada. Izan ere, Tapiak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak ez duela ordu honetan Fagor Edesak aurre-konkurtsora jo izanaren baieztapen ofizialik.

Tapiak emandako informazioaren arabera, asteburu osoan zehar Garapen Ekonomiko eta Azpiegituretako departamentua CNAko zuzendaritzarekin hitz egiten saiatu da, baina ez du lortu; hori horrela, sailburuak baieztatu du komunikabideetan esan dena egia bada "banku entitateekin kreditua amaitu zaien moduan, jaurlaritzarekin ere amaitu zaiela".  

Are gehiago, hark gehitu du Fagor-Edesa hartzekodunen aurre-konkurtsora jo duela baieztatzen bada, CNAk sinesgarritasun osoa galduko duela.

Azalpen ugari

Eta horrekin batera, Tapiak adierazi du enpresak "azalpen ugari" eman beharko dituela, eta "gardentasun osoa" eskatuko zaiela, "informazio erreala eta eguneratua", eta enpresak zein pausu emango dituen ere argitu beharko duela.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak