Hiru Tenpluen Ibilbidea gauez egiteko aukera

Uztailaren 8an egingo da Ignaziotar Bidea gauez egiteko lehen etapa, Ezkutuko Altxorrak egitarauaren barnean egiten diren ezohiko bisita gidatuen barnean. Parte hartzeko aurrez izena ematea ezinbestekoa da.

Ezkutuko Altxorrak egitaraua maiatzean hasi zen Ignaziotar Lurraldea proiektuaren barnean. Normalean eskaintzen ez diren bisita gidatuak dira eta aurten maiatzetik abendura bitartean hilero izango dira Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetan. Egitarau honen barnean, uztailaren 8an egingo dute Hiru Tenpluen Ibilbidearen lehen etapa gauez, Azpeitia eta Zumarraga artean. Loiolako Santutegian gaueko 21:00tan hasi eta Antioko Baselizan bukatuko da zehazki eta GR-286aren zati bat suposatzen du ibilbideak.

Parte hartzeko izena eman behar da aurrez info@ignaziotarlurraldea.com helbidean edo 943 79 64 63 telefonoan.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.