Debarroko 50. Pilota Txapelketako finalean garaipen bana talde bakoitzarentzat

(Argazkia: plaentxia.eus/)

Zapatu arratsaldean Debarroko finalak jokatu ziren Soraluzen. Nagusien mailan Soraluzeko Atxotegi - Bolinaga bikoteak jantzi zuen txapela. Jubeniletan berriz Murua - Gartzia bikote bergararra gailendu zen, eta azkenik, kadete kategorian, Perez - Perez oñatiarrek irabazi zuten.

Ikusle ugari hurbildu ziren zapatu arratsaldean Soraluzeko Arane kiroldegira. Bertan, Bergara, Oñati eta Soraluzeko klubetako bikoteak lehiatu ziren Debarroko 50. Pilota Txapelketako finalean. Talde bakoitzak garaipen bana eskuratu zuen; nagusien mailan Soraluze ordezkatzen duen bikotea gailendu zen, jubeniletan Bergarako bikotea eta kadete mailan oñatiarrak.
 

SAILKAPENA

Kadete maila (22-5)

Txapeldunak: Ibon Perez - Iñigo Perez (Oñati)

Txapeldunordeak: Xabi Jauregi - Aitor Tatiegi (Oñati)

Pilotari onenaren saria: Ibon Perez (Oñati)

Jubenil maila (22-7)

Txapeldunak: Ander Murua - Markel Gartzia (Bergara)

Txapeldunordeak: Ander Biain - Manex Balerdi (Oñati)

Pilotari onenaren saria: Ander Murua (Bergara)

Nagusien maila (22-12)

Txapeldunak: Aitor Atxotegi - Ibai Bolinaga (Soraluze)

Txapeldunordeak: Eneko Muguruza - Beñat Iñarra (Bergara)

Pilotari onenaren saria: Aitor Atxotegi (Soraluze)

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.