Transexualitatea biharko mani-festa-akzioan protagonista Bergaran

Jokin Guridi 2017ko eka. 27a, 12:49

Bihar, asteazkena, Kitzikan Debagoiena eta Martxanterak antolatutako mani-festa-akzioa egongo da Bergaran. Aurtengo gaia transexualitatea eta transfobia izango da eta aukeratutako lema 'Nire identitatea ez dago nire hanka tartean! Transfobiarik ez!' izango da. Mani-festa-akzioa 19:30tan hasiko da San Martin plazatik. 

Bigarren urtea izango da ekintzara deialdia egiten dutela Kitzikan Debagoieneko Koordinadora TransMarikaBolloFeministak Sexu Askapenaren nazioarteko egunean. Debagoieneko herri guztietatik pasatzeko asmoa dute eta aurten Bergaran egin dute hitzordua. Izan ere, bihar, asteazkena, 19:30tan hasiko da manifestazioa San Martin plazan eta festa giroan emango diote amaiera Irala kalean, Pol-Pol taberna parean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak