MISE eta Ayuda en Acciónen arteko hitzarmena landa inguruneak sustatzeko

Jokin Guridi 2017ko eka. 26a, 10:55

MISE, Mondragoneko Ingeniaritza eta Enpresa eta Hezkuntza Zerbitzuen dibisioak, eta Ayuda en Acción GKEak aliantza bat izenpetu dute landa eremuen garapen osorako Smart Rural Communities proiektua sustatzeko. Lehen esperientzia pilotua Kolonbian egingo da.

Ekainaren 21ean sinatu zuten akordioa Alberto Gorroñogoitia MISEko zuzendari orokorrak eta Fernando Mudarra Ayuda en Acción Fundazioaren zuzendari orokorrak Arrasaten. MISEk Mondragoneko enpresa zein hezkuntza arloetako ingeniaritza eta zerbitzu enpresak ordezkatzen ditu eta Mundukide Fundazioaren laguntzarekin, proiektuaren lehen fasean LKS Ingeniería, Alecop, LKS eta MSI kooperatibek ere parte hartu dute.

Smart Rural Communities proiektuak landa inguruneko komunitateen garapena lortu nahi du energia, klima aldaketaren eragina, eskuragarri izatea uraren eskuragarritasuna, saneamendua eta konektibitatea, mikrofinantzak edo prestakuntza arloetan. Bereziki, gazte, emakume eta erakunde eta enpresa sozialekin landu nahi du proiektu hau. Horretarako, lan metodologia prestatu ondoren, uztailean bidaia egingo da Kolonbiako iparraldeko landa eremuko bost komunitatea bisitatzeko eta horrela lehen eskutik ziurtatuko ahal izango dira eremu horietako 1.500 pertsona inguruk osatzen duten biztanleek dituzten behar nagusiak.

Finantzazioa eskuratu ondoren, lehen pilotua 2018ko urte hasieran martxan jartzea da helburua. Horrela, irtenbide osoa, iraunkorra eta eskalagarria ematea lortuko litzateke, landa eremuko komunitateetan bizi diren pertsonei euren jatorrizko lekuetan bizitza osotasunean garatu ahal izatea ahalbidetzeko.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak