Ikasgelatik fabrikazio aurreratuko lantegira

Lanbide Heziketa Duala eskaintzen du Danobat Groupek Fabrikazio aurreratuko makina-erreminten proiektuak prest jartzeko lanetako espezialista ikasketak enpresan bertan egin ditzaten. Hiru urteko titulu hau martxan jarri zenetik, ikasleen lehen promozioa aurten graduatu da.

Balio erantsi handiko makinak instalatzeko beharrezkoa da espezializazio maila handia edukitzea. Hori dela eta, Danobat Group makina-erreminten euskal fabrikatzaileak heziketa zentro propioa du 2012az geroztik, non Lanbide Heziketa duala (LH) eskaintzen duen, prestakuntza eta lana txandakatuz. Horretarako, ohiko gradua osatzen duten bi kurtsoez gain hirugarren bat gehitu dio ikasleen trebakuntza hobetu eta ekoizpen planten beharretara azkarrago egokitu ahal izateko.

Hiru urteko sistema honetako lehen promozioa, Fabrikazio aurreratuko makina-erreminten proiektuak prest jartzeko lanetako espezialista bezala graduatu berri da. Eusko Jaurlaritzak homologatuta dago eta Mekatronikako Goi Mailako Prestakuntza Zikloa eta espezializazio urtea amaitu ondoren ematen da. Titulazio honen ezaugarri nagusietako bat ikasleek fabrikazio ingurune operatiboen gainean eskuratzen duten ezagutza da, batez ere hirugarren urtean izaten den pertsonalizazio maila handiari esker.

Muntatzaileen Tailer Eskola funtsezko heziketa proiektua da enpresarentzat, baina euskal industri ehuna garatzen ere laguntzen du. Elgoibarren kokatuta dago eta Alemanian arrakasta eduki ondoren sortu zen heziketa gune hau; izan ere, taldeko Alemaniako enpresek jada garatzen zuten heziketa sistema hori beren instalazioetan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.