Mikel Linazisoro eta Muriel Ruiz de Larramendi Euskal Herriko Boulder txapeldunak

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko eka. 19a, 17:20
Euskal Herriko Boulder Txapelketako senior mailako podiumak.

Debagoiendar ugarik hartu dute parte asteburuan Iruñeako BiHatz eskalada gunean egin den Euskal Herriko Boulder Txapelketan. Senior mailan Mikel Linazisoro bergararrak eta Muriel Ruiz de Larramendi huartearrak nagusitasunez irabazi badute ere, orokorrean egon den maila "ikusgarria" azpimarratu dute antolatzaileek.

Guztira 104 eskalatzailek hartu dute parte aurtengo Euskal Herriko Boulder Txapelketan. Iruñeako BiHatz eskalada gunean adin ezberdinetako eskalatzaileak aritu dira; 12 urtez azpikoetatik hasi eta seniorretaraino. Maila nagusian Mikel Linazisoro eta Muriel Ruiz de Larramendik eskuratu dute txapela. Biak ere, Tokio 2020 Olinpiar Jokoetan parte hartzeko hautagaiak izanik, aurtengo txapelketari "sekulako indarra" eman diotela esan dute antolatzaileek.

Txapelketako arduradunak pozik agertu dira izandako parte hartzearekin. Belaunaldi berriek jada lekukoa hartu dutela eta etorkizunak "ilusio handia" sortzen duela esan dute. Gainera, euskal eskaladak "garai onenetako sasoia" berreskuratu duela nabarmendu dute, eta orain artean bezala, aurrerantzean ere eskalatzaile guztiek "Euskal Mendi Federakundea bidelagun" izango dutela jakinarazi dute.

Sailkapenak

Senior gizonezkoak
1.Mikel Linazisoro
2.Ander Mendieta
3.Bittor Esparta

Senior emakumezkoak
1.Muriel Ruiz de Larramendi
2.Maria Amasene
3.Miriam Mulas

20 urtez azpiko gizonezkoak
1. Julen Arriola
2. Beñat Aspe
3. Martin Urrutia

20 urtez azpiko emakumezkoak
1. Irantzu Porres
2. Irati Zabala
3. Suyapa Perez

18 urtez azpiko gizonezkoak
1. Tasio Martin
2. Aitor Zilbeti
3. Jonan Etxeberria

18 urtez azpiko emakumezkoak
1. Maider Galparsoro

16 urtez azpiko gizonezkoak
1. Iker Carrera
2. Aimar Uson
3. Joanes Esparta

16 urtez azpiko emakumezkoak
1. Aitziber Urrutia
2. Izaro Azkue
3.Lucía Arlanzón

*14 eta 12 urtez azpiko Txapelketak ez dira lehiakorrak izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak