Izena emateko: lanbai2017.mondragon.edu helbidera jo behar da. Aukeren artean, 52 enpresa eta 200 lan-eskaintzatik gora; guztiak ere elkartuko dira eguaztenean, ekainaren 22an, Arrasaten, Garaia Berrikuntza Gunearen 11. eraikinean, 10:00etatik 14:00etara.
Enpresa entzutetsuak daude, gainera, parte hartzaile modura. Batzuk aipatzearren: Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Aita Menni, Matz Erreka, CAF, Irizar, IK4 Tekniker…