EH Bilduko idazkaritzetarako lau debagoiendar hautatu dituzte

Atzo izan zen Bilbon EH Bilduren prozesu eratzailea non, besteak beste, alde politiko horren idazkaritzetarako hautagaiak zeintzuk izango diren erabaki zen. Aukeratuen artean lau debagoiendar daude: Maider Otamendi, Larraitz Ugarte, Ander Rodriguez eta Nerea Zubia, hain zuzen.

Bilboko Euskalduna jauregian izan zen atzo EH Bilduren lehenengo kongresua non, partidu politiko horretako barne karguak, Eztabaidarako Dokumentua eta Estatutuak bozkatu ziren. Kongresuak hala erabakita, bertara aurkeztutako lau debagoiendarrak idazkaritza lanetan jarduteko hautatuak izan dira.

Maider Otamendi eskoriatzarra, Etxebizitza eta Oinarrizko Eskubideak izeneko idazkaria izango da. Larraitz Ugarte oñatiarra, Estatugintzan jardungo da eta,  Nerea Zubia, aurkeztutako beste oñatiarra, Parte-hartzea eta Gobernantza idazkari izendatu dute. Azkenik, Ander Rodriguez arrasatearra politika sozialen idazkari gisa arituko da, kongresuak horrela erabakita. 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.