Xabier Murgiondo azkarrena Gipuzkoako erlojupekoko txapelketan

Atzo, martitzena, jokatu zituzten Gipuzkoako Erlojupekoko Txapelketak, Gervais memoriala, eta Ampoko ziklista Xabier Murgiondo izan zen azkarrena 23 urtez azpikoen kategorian (27.29.66). Emakumezkoetan, berriz, gazte mailan Garazi Erostarbe azpitxapeldun izan zen. Irudietan, Mikel Arregiren erlojupekoko saioa. 

Gervais memoriala jokatu zuten atzo Aizarnazabalen, eta Debagoieneko ordezkariak protagonista izan ziren. Hasteko, Oñati aldera hainbat txapel joan zirelako, Xabier Murgiondo izan zen onena 23 urtez azpikoetan, eta Garazi Erostarbe ere podiumera igo zen.

Horrekin batera, junior mailan Julen Oterok ere lasterketan parte hartu ahal izan zuen, eta 15. sailkatu zen. Eta, 23 urtez azpikoetan Lokatzako harrobiko Mikel Agirrek zortzigarren egin zuen. Hemen erlojupekoak eman zuena, irudietan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.