Lurraldebus zerbitzuko hobekuntzak Debagoienean aztertu dituzte

Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Marisol Garmendia eta Debagoieneko zenbait alkate Eskoriatzan bildu dira Lurraldebusek bailaran gaur egun eskaintzen duen zerbitzuak eta hauek hobetzeko proposamenak aztertzeko.

 

Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako foru-diputatua den Marisol Garmendia eta Foru Aldundiko Mugikortasun zuzendaria den Iñaki Prego Debagoieneko hainbat alkaterekin elkartu da gaur goizean Eskoriatzan. Garmendiak garraio publikoko zerbitzu horiek hobetzeko proposamena planteatu du eta udalerrietako alkateen eskuetan utzi du hori aztertzeko erantzukizuna. “Garraio publikoa herritarrentzat hobetzen jarraitu nahi dugu. Oraingo honetan, Lurraldebusek Debagoienan duen eskaintza indartu nahi dugu, praktikoagoa eta erakargarriagoa izan dadin” adierazi du Marisol Garmendiak.

Lan-bilera hau lehen harremantzat jo du foru-diputatuak eta irailerako espero dute Lurraldebusen zerbitzuen eskaintza berria zehaztea, “betiere eskualdea osatzen duten udalerrietako alkateekin adostuta”.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.