Eneko Lizarralde: "Errepidearen zabalera osoa hartuta zetorren kamioia, belarretara joatea zen aukera bakarra"

Suhiltzaileak, egubakoitzean, Eneko Lizarralde artatzen.

Gorputza erabat minduta, eta gertatutakoagatik amorratuta, halaxe erantzun ditu Eneko Lizarraldek GOIENAko galderak, ospitaletik etxera iritsi berritan. Muriaseko ziklistak, baina, gauza bakoitzari dagokion garrantzia eman gura dio, ondo daki-eta egubakoitzeko istripuaren ondorioak askoz larriagoak izan zitezkeela.

"Kaka urte bat izaten nabil, eta horrexegatik nago amorratuta. Baina, kamioiaren kontra kolpea hartu izan banu egoera beste bat izango litzateke, horrenbestez...", dio egubakoitzean Gorlako jaitsieran istripua izan zuen ziklista bergararrak. "Goitik behera gentozen parez pare kamioiarekin topo egin genuen arte. Errepide osoa hartzen zuen eta ez neukan bizikleta geratzeko aukerarik. Hala, errepidearen alde batera egin nuen, belarretara. Momentu batean pentsatu nuen bizikleta geratzeko kapaz izango nintzatekeela, erori barik, baina urak jasotzen dituen harrizko kutxatila baten kontra hartu nuen kolpea, bizikleta txikituta geratu zen hor, eta nik 20 metro egin nituen hegan".

Lizarralderen bizikleta, istripuaren ostean.

Kamioilaria joan egin zen, zama entregatu behar zuela esanda

Istripuaren ondorengoak kontatu ditu Lizarraldek: "Debagoieneko bikote bat geratu zen nirekin, bi ordu egin zituzten han eta eurek ondo ikusi zuten gertatutakoa. Kamioilaria, berriz, hasiera batean geratu egin zen, baina egurra entregatu behar zuela esanda joan egin zen gero", dio Muriasko ziklistak. "Hala, Ertzaintza hura lokalizatzeko lanean hasi zen, eta egun hauetan horretaz arduratu ez bagara ere, orain erabaki beharko dugu salaketa jarri edo zer egin".

Erlazionatuak

Lau egun ospitalean egin eta gero, etxean dago Eneko Lizarralde

Bergara

Gorla jaisten ari zela istripua izan zuen Basque Country Murias Team taldeko Eneko Lizarraldek egubakoitzean, eta lau egun ospitalean egin eta gero...
Zer egin txirrindularien eta auto-gidarien arteko istripuekin amaitzeko?

Debagoiena

Arazoa aspalditik datorren arren, azkenaldian sarri izan dira albiste txirrindulariek errepidean izandako istripuak. Duela lau urte hil zen Joseba ...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.