Sari barik geratu dira debagoiendarrak Eskolarteko Bertso Txapelketan

Mirari Altube Arrese 2017ko eka. 10a, 18:09
Eskolarteko 29. edizioko finala jokatu duten bertsolari gazteak.

Aroa Arrizubieta gasteiztarrak jantzi du txapela gaur, Saran, jokatutako Euskal Herriko Eskolarteko bat-bateko finalean. Eta Joanes Illarregi leitzarra izan da txapeldunorde. Oihana Arana eskoriatzarra eta Aitor Ugarte aramaioarra ere izan dira finalean.

Zazpi lurraldeetako ordezkariak elkartu dira Euskal Herriko Eskolartekoaren 29. edizioan, guztira hamahiru bertsolari gazte. Gipuzkoako ordezkarien artean Eskoriatzako Oihana Arana izan da, eta Arabakoen artean Aramaioko Aitor Ugarte. Zozketak aginduta, gainera, bi lehenak izan dira agurra kantatzen oholtza gainean. Zortziko handian eta txikian egin dute gero binaka, eta hiruko ofizioan ere jardun dute.

Finalaren bigarren zatirako sei bertsolari sailkatu dira, horien artean, Arana. Puntu erantzunetan eta bakarkakoan aritu dira orduan. Agurraren ostean jakinarazi dute txapelduna zein izan den, Aroa Arrizubieta gasteiztarra. Amets Arzallusek, Euskal Herriko egungo bertsolari txapeldunak jantzi dio txapela irabazleari.

Saria parte-hartzaileendako

Ahots baten sormen egonaldira joan ahal izango dira Euskal Herriko Eskolarteko parte-hartzaile guztiak. Gabonetan egiten da egonaldi hori eta ahozko euskal kultur adierazpideak lantzen dituzte gazteek: bertsolaritza, antzerkia, kantagintza eta literatura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak