Arrasateko Amaia antzokian egindako ekitaldiari Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusi Carlos Garciak eman zion hasiera. Ondoren, fabrikazio aurreratuan espezializatutako Idekoteknologia-zentroko zuzendari kudeatzaile den Nerea Arangurenek hitzaldia eskaini zien: Ikertzaile karrera, garapen pertsonalerako aukera erakargarria. Eta ekitaldia itxi zuen MUko errektoreorde Jon Altunak.
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradukoak
Oñatiko ekitaldia, ostera, Enpresagintza fakultateko areto nagusian izan zen. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko 61 ikaslek eta fakultateak eskainitako bost masterretako 68 ikaslek jaso zituzten diplomak. Horren aurretik honako solasaldia izan zuten: Talentua garatzea eta enpresaren beharrak. Eta parte hartu zuten hizlariak izan ziren: Miriam Aguado (People Matters-eko zuzendaria), Siv Bermeosolo (Cutting Tools-eko product managerra) eta Zigor Sagardui (Gureak Taldeko prestakuntza-arduraduna), baita Fakultateko koordinatzaile akademiko Mikel Mesonero ere. Vicente Atxak, MUko errektoreak itxi zuen ekitaldia.