Ikasleen ikuskizun ugari gaur Arizmendi ikastolakoen jaian

Goizean ginkana eta danborrada egin ostean, 17:00etatik aurrera hasiko da jaiaren atalik pisutsuena, Biterin. Bata bestearen atzetik ikuskizun ugari prestatu dituzte. Gehienak ikasleen ikuskizun musikalak izango dira, eta parcour erakustaldi bat ere egingo dute.

17:15ean zabalduko dituzte ateak tailer ezberdinek, puzgarriek eta txosnek, trikitilariek lagunduta. Ordu berean hasiko da bertso saioa, eta horren ostean bata bestearen atzetik etorriko dira ikastolako abesbatza, musika talde instrumentala, San Teresakoen Argitxori ongi-etorria ikuskizuna, Maider Alzelaien ipuin kontaketa eta ikastolako trikitilarien emanaldia.

18:55ean Euspot BHKlip lehiaketako Arizmendi saria banatuko dute, eta ostean emanaldiekin jarraituko dute. Nerea Parra eta Lorea Ibarra, lehen hezkuntzakoen ikuskizunak, Maren tena eta Noa Beltran de Guevara, eta Gaztelupeko DBH 2. eta 3. mailakoen parcour erakustaldia, besteak beste.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.