Fagor Ederlan finalista Ford Annual World Excellence Awards sarietan

Jokin Guridi 2017ko eka. 6a, 13:01

Fordek bere hornitzaileei hainbat alderditan lortutako bikaintasuna aitortzen die sari hauen bitartez eta auto ekoizle amerikarraren aurreikuspenak gainditzeagatik izan da finalista Fagor Ederlan Aitortza Berezia kategorian.

Estatu Batuetako Michigan estatuan aurkitzen den Henry Ford museoan egin zen Maiatzaren 16an 2017ko Ford Annual World Excellence Awards sari banaketa ekitaldia eta bertara gonbidatua izan zen Fagor Ederlan kooperatiba finalista bezala.

150 enpresa elkartu ziren guztira eta sari hauekin Fordek bere hornitzaileek hainbat alderditan lortutako bikaintasuna aitortzen du, esaterako, kalitatea, zerbitzua, berrikuntza, lehiakortasuna eta aniztasuna bezalako alderdietan. Fagor Ederlanen kasuan, Special Recognition edo Aitortza Berezia kategorian hautatu zuen Fordek finalista bezala, urtean zehar bere aurreikuspenak gainditzeagatik.  

Fagor Ederlan eta Forden arteko harremana orain dela 30 urte baino gehiago hasi zen eta 60 milioi euro baino gehiagoko salmenta zifrarekin 2016an, bezero garrantzitsuenetariko bat da kooperatibarentzat. Fagor Ederlanek burdinazko eta aluminiozko portamangetak, motor osagaiak eta freno diskoak hornitzen dizkio mundu osoan.

Sari banaketa ekitaldian bertan izan zen Javier Egurcegui, Fagor Ederlan Taldeko Merkatuko zuzendaria eta finalista izatearen garrantzia azpimarratu zuen: "Ford da gure etorkizuneko proiektuaren zutabeetako bat eta negozioaren garapen osoan gehien laguntzen duen automobilen fabrikatzaileetako bat. Izendapen hau estimatzeko moduko zerbait da Fagor Ederlanentzat, eta are gehiago motibatzen gaitu gure bezeroaren aurreikuspenera iristeko eta gainditzeko".

Ford enpresako CEO Mark Fieldsek eta Produktu Garapeneko eta Erosketetako lehendakariorde exekutibo Hau Thai-Tangek gidatu zuten ekitaldia eta Forden hornitzaile nagusien lana aitortu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak