Debagoieneko Gurutze Gorria ezagutzeko jardunaldia

Jokin Guridi 2017ko eka. 6a, 09:56

Larunbat goizean izango da Arrasateko Jose Arizmendiarrieta Plazan Gurutze Gorriaren baliabideak ezagutarazteko eta bazkideak eta boluntarioak hurbiltzeko jardunaldia. Bertan hainbat ekintza ere izango dira.

Debagoieneko Gurutze Gorriak egiten duen lana ezagutzera emateko jardunaldia antolatu dute larunbatean, ekainaren 10ean, Jose Maria Arizmendiarrieta Plazan (Laubide Plazan). Jardunaldiak goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte iraungo du eta Debagoieneko Gurutze Gorriak dituen baliabideak ezagutu ahalko dira bertan. Bazkide eta boluntarioekin harremanak estutzea ere bada jardunaldi honen helburuetariko bat.

Jardunaldian zehar Bihotz Biriketako Bizkortze teknika erakusteko tailerrak izango dira. Baita, umeendako jolasak, ibilgailuen erakusketa eta loteriaren salmenta. Honetaz gain, boluntario eta bazkide egiteko aukera ere izango da bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak