Errekaleor Bizirik! aldarrikatu dute Arrasaten hainbat lagunek

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko eka. 2a, 20:53
Arrasateko Arbolapetan 'Errekaleor bizirik!' lelopean gaur egindako elkartasun argazkia.

60 lagunetik gora elkartu dira Arrasateko Arbolapetan elkartasun argazkia ateratzeko. Horrekin batera biharko Gasteizen deituta dagoen manifestazioan parte hartzeko dei egin dute.

Guk argi daukagu. Herria bizirik! Errekaleor bizirik! irakur zitekeen 20:30ean Arrasateko Arbolapetan hainbat lagunek zabaldu duten pankartan. Elkartasun argazkia egin dute eta bertaratutakoen artean ziren Arrasateko EH Bilduko zenbait ordezkari, gaztetxeko aurpegi ezagunak eta Euskal Herrian Euskaraz taldeko hainbat kide.

"Herri boterearen espresio guztiek jasaten dituzten erasoen aurrean, elkartasuna dugu praktikarik eraginkor eta zentzudunena", adierazi dute deitzaileek eta biharko, zapatua, Gasteizen deituta dagoen manifestazioan parte hartzera deitu dute. "16:00etan elkartuko gara Arrasateko Arbolapetan autoz Gasteizerako bidea egiteko", esan dute. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Andra Mari Zuria plazatik.

Errekaleorreko kideek bidalitako mezuarekin bat egin dutela adierazi dute gaurko ekitaldiko deitzaileek. "Herri boterea gauzatzeko sortzen ditugun bitarteko guztiak suntsitzen dituzten testuinguru honetan, ezinbestean, aukera bat bezala interpretatu behar ditugu horrelako erasoak: herria (bere definizio zabalenean) batu eta indartzeko aukera bezala, alegia. Ez badugu elkartasuna modu honetara ulertzen eta ez baditugu horrelako erasoak geure sentitzen hamarnaka Errekaleor izango dira desalojatuak, eta ehundaka herri ekimen mehatxatuak".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak