Aldundiaren eta Garapen Agentzien arteko hitzarmena ekonomia sustatzeko

Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta lurraldeko Tokiko Garapen Agentzia guztiek ekonomia sustapenerako gobernantza eredu berri bat garatzeko hitzarmena sinatu dute lehen aldiz gaur goizean. Hitzarmena 2021 urtera arte egongo da indarrean eta estrategiak ezartzeko, programak garatzeko eta tresna berriak sortzeko lankidetza eredu bat zehazten du.

Markel Olano diputatu nagusiak eta Garapen Agentzietako lehendakariek sinatu dute lurralde lehiakortasuna eta kohesioa hobetzeko hitzarmena lehen aldiz. Hitzarmen honek lurralderako estrategikoak diren proiektuen garapena du helburu, lurraldeko eta enpresako eragile eta tresnak bateratuz. Horrela, erakunde ezberdinen arteko elkarlana sustatzen da, lurralde kohesioa lortzeko kontutan hartu beharreko bost esparruetan: alderdi ekonomikoa, sozio-kulturala eta instituzionala, politiko-administratiboa, ingurumena eta, zeharkako ardatz bezala, pertsonen garapen integrala.

Diputatu nagusiak balioan jarri du “orain arte Gipuzkoako Eskualdeko Garapen Agentziek lurraldearen garapenaren alde” egindako lan guztia. Olanoren ustez, udalek sortutako tresna hauek garrantzitsuak izan dira eskualdeen garapenean, baina, “gaur egungo mundu ireki eta globalizatu honetan, Gipuzkoa lurralde lehiakor eta aurreratuagoa izan dadin, ezinbestekoa da elkarlana sustatzea eta estrategia bateratuetan indarrak batzea”, gehitu du.

Garapen Agentzien eta Aldundiaren arteko elkarlana Orkestraren laguntzarekin 2013tik garatu da. Lehiakortasunerako Euskal Institutuak bideratzaile lanak egin ditu elkarlana ardatz hartuta gobernantza eredu berri baten bilatze prozesuan, eta baita, ekintza ikerketa metodologiaren eraikuntzan egin du bere ekarpena.

Hitzarmena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Diputatu Nagusiaren Kabinetea eta Ekonomia Sustapenerako departamentuaren bitartez, eta Gipuzkoako hamaika eskualdetako Garapen Agentzien artekoa izan da. Zehazki, bertan parte hartu dute Debagoieneko Mankomunitateak, Debegesa Deba Barreneko agentziak, Goieki Goierriko Agentziak, Uggasak, Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Agentziak, Urola Kostako Udal Elkarteak, Tolosaldea Garatzen, Beterri-Buruntza Udalak, Donostia Sustapena, Oarsoaldea eta Bidasoa Bizirik-Bidasoa Activa.

Erlazionatuak

EH Bilduk dio tokiko garapena sustatzeko akordioan aniztasuna, ikuskera integrala eta finantziazioa hobetzeko lan egingo duela

Debagoiena

Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Tokiko Garapen Agentziek elkarlanerako sinatutako hitzarmena "positiboki baloratu" du baina "puntu kezkagarri" batzuk...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.