goiena.eus

Aurrekontu Irekiak aurkezten Debagoienean izango dira Aldundiko ordezkariak egunotan

  Ekonomia  Antzuola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Eskoriatza

2018ko aurrekontuak aurkezten eta herritarren ekarpenak jasotzen dabiltza Foru Aldundiko ordezkariak azken asteotan eta orain Debagoienera iritsiko dira. Karpak jarriko dituzte bost herritako plazetan argibideak eman eta proposamenak entzuteko.

Horrez gain Imanol Lasa diputatua eta Joseba Muxika zuzendaria gerturatuko dira Aretxabaletara eta Arrasatera; Aretxabaletan, lanbide eskolako ikasleekin eta irakasleekin elkartuko da, eta Arrasaten, Mondragon Unibertsitateko ikasle, irakasle eta langileekin.

Egutegia hemen:

Maiatzaren 31, eguaztena, Aretxabaleta

  • 10:00-19:00, Herriko Plazan karpa bi.
  • 12:00-13:00, Aretxabaletako lanbide heziketako ikasle eta irakasleekin topaketa.

Ekainak 1, eguena, Antzuola

  • 10:00-19:00, Herriko Plazan karpa bi.

Ekainak 2, egubakoitza, Arrasate

  • 10:00-19:00, Biteri plazan karpa bi.
  • 12:00-13:00, Mondragon Unibertsitateko ikasle, irakasle eta langileekin topaketa.

Ekainak 6, martitzena, Eskoriatza

  • 10:00-19:00, Fernando Eskoriatza plazan karpa bi.

Ekainak 16, egubakoitza, Bergara

  • 10:00-19:00, Bergarako San Martin Agirre plazan karpa bi.

 Azken eguna ekainaren 30a

Proposamenak aurkezteko azken eguna ekainaren 30a da. Horiek online ere egin daitezke Aurrekontu Irekiak atalean sartuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa