Mondragon Unibertsitatea CyD rankingeko lehen 10en artean

Conocimiento y Desarrollo Fundazioak 2017 urterako egindako Espainiako unibertsitatean sailkapenean zortzigarren postuan kokatu du Mondragon Unibertsitatea eta ezagutzaren transferentzian egindako lana nabarmentzen du batik bat.

U-Multirank nazioarteko sailkapen ospetsuaren Espainiako lankidea da Conocimiento y Desarrollo (CyD) Fundazioa, eta honek unibertsitateen errendimenduaren araberako sailkapen bat egiten du orain dela lau urtetik. 2017ko edizio honetan 69 unibertsitatek hartu dute parte, horien artean 17 ezagutza-eremu eta 33 adierazle aztertu direlarik. Unibertsitate guztiak hiru taldetan sailkatu dituzte, errendimendu handia, ertaina eta txikia. Errendimendu handia dutenen arteko lehen hamarren artean sailkatu da Mondragon Unibertsitatea.

Izan ere, zortzigarren postua lortzeko bikaintzat jo dute irakaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioartekotzea eta eskualdeko garapenarekin duen lotura neurtzen duten hainbat parametrotan. Batez ere, ezagutzaren transferentzia nabarmentzen da alderdi indartsuenen artean, ikerketarako funts pribatuen lorpenean, etengabeko prestakuntzan enpresekin batera lortutako patentetan eta spin-offen sorreran egindako lanengatik. Irakaskuntza eta ikaskuntza arloan ere errendimendu handia izan du bereziki graduazio tasagatik eta nazioartekotzean ikasleen mugikortasuna nabarmentzen da batez ere.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.