Eroskiren hamar produktuk nazioarteko saria jaso dute

Saria jaso duten Eroskiko produktuak.

Orain gutxi Private Label Manifacturers Associationek Amsterdamen banatu dituen Salute to Excellence Awards lehiaketako hamar sari eskuratu dituzte Eroskiko produktuek.

Eroskiren elikagai produktuetako bostek, elikadura arlokoak ez diren hiruk, eta bi ardok Salute To Excellence Awards lehiaketako saria jaso berri dute Amsterdamen.

Private Label Manufacturers Associationek banatzen dituen sariek banatzaileen markako produktuaren kalitatean, berrikuntzan eta ontziratzean bikaintasuna aitortzen dute. Aurtengo lehiaketan  27 herrialdetako 83 txikizkakoren 700 produktu izan dira hautagaiak, bai elikadura arlokoak, baina baita bestelakoak ere.

Sariak emateko epaimahaian askotariko adituak egon dira; besteak beste, sukaldariak, enologoak, garai bateko txikizkariak, akademikoak, nutrizionistak, kazetariak eta ontzien espezialistak. Produktuak baloratzeko hainbat faktore hartu dituzte kontuan, hala nola, zaporea, itxura, ontzia, aurkezpena, produktuaren kontzepotua eta kalitate-prezio erlazioa.  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.