Pilotu asko eta azkarrak datoz Gorlako Igoerara

Xabier Urtzelai 2017ko mai. 26a, 09:50

Gorla Racing taldeak antolatuta bihar, zapatua, egingo dute Gorlako Igoeraren 26. edizioa. Guztira 71 pilotu izango dira irteera puntuan –horietako 19 pilotu Debagoienekoak dira– eta jende azkarra etorriko da: "Gorlak zale asko ditu", adierazi dute antolaketa taldeko ordezkariek.

Pilotu azkarrak etorriko dira bihar, zapatua, Gorlako Igoerara. Hasteko, Zabaleta estutu dezaketen hainbat Demon Car eta Speed Car izango dira: Joseba Iraola, Joseba Olea, Javi Elortegi, Arkaitz Ordoki, Ruben Etxeberria edota Gaizka Lopez de Munain ibiliko dira CM-en arteko lehia horretan.

Horiekin batera aurrean ibiltzeko hautagaia da Formula Librean lehenengo postuan dagoen Ander Corcuera, edota Turismotan lider dagoen Markel Cestafe bergararra; horiek lehia polita izango dute, besteak beste, sailkapenean gertu dauden Eneko Goirienearekin (M3), edo Bruno Scherer eta bere Porsche 911 GT3 ikusgarriarekin.

Maila txikiagoetan ere lehia 

Aipatutakoekin batera lehia polita izango da kategoria txikiagoetan, esaterako, Clio edota R5 GT Turboen artean. Eta, aipatzekoa da bailarako 19 piloturen parte-hartzea, eta tartean bi emakumezko izango direla, biak etxekoak: Monika Muñoz eta Maialen Iarza.

Debagoieneko pilotuen zerrenda:

  • Aitor Zabaleta: Lola BMW
  • Markel Cestafe: M. Evo VII
  • Ander Corcuera: Golf 1.8T
  • Iker Murillo: BMW M3
  • Iñigo Lizarralde: BMW M3
  • Iñigo Errasti: Clio Sport
  • Aitor Frutos: Clio Sport
  • Emilio Huerta: 306 GTI
  • Ander Lezeta: 206 HDI
  • Mikel Alustiza: Ibiza 1.8T
  • Monika Muñoz: Citroen ZX
  • Gorka Urrutia: BMW 318i
  • Ander Sarrao: Golf 1.8T
  • Maialen Iarza: Peugeot 205
  • Andoni Aperribai: Cit. AX
  • Raul Coldovilla: Cit. AX
  • Roberto Gomez: BMW 325
  • Asier Unzetab.: BMW 325
  • Mikel Beretxi.: BMW 325

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak