Mondrak Beasainen du Kopako finala, zapatuan, Urnietaren kontra

Mondrako emakumezkoek Urnieta izango dute zain Kopako finalean (Zapatua, 17:00, Beasain). "Honaino iritsi izana saria da talde osoarendako, baina partidua irabaztera joango gara", adierazi du Andoni Ezkurrak.

"Egia esan ez dugu taldea askorik ezagutzen. Badakigu kalitatea duten bizpahiru jokalari dituztela, eta hegaletatik min egiteko gaitasuna daukatela. Baina, taldearekin egin ditudan zazpi urte hauetan ez dugu Urnietaren kontra jokatu, horrenbestez, ea zer nolako partidua jokatzen dugun", adierazi du taldeko entrenatzaile Andoni Ezkurrak.

Kopa erronka moduan hartu zuten zuri-moreek, partiduz partidu joateko asmoarekin, eta azkenera arte iritsi dira: "Finalak irabazteko jokatzen dira, eta asmo horrekin zelairatuko gara, baina orain artekoa saria izan da". Bada, Arrasateko neskek zaleak animatu gura dituzte: "Autobusa jarriko dugu zaleendako eta gu autoz joango gara, jendeak interesa erakusten badu hori da asmoa". Bada, Beasainera joan gura duenak dei dezala 645 82 72 17 telefono zenbakira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.