LEKeko Azken Jaia Aramaion egingo dute, zapatuan

Leintz Eskola Kirolekoen jarduerak ere iritsi dira ikasturte amaierara, eta zapatuan ospatuko dute Azken Jaia, Aramaion.

Egitarauari dagokionez, LHko 1. eta 2. mailakoek 10:30etik 12:00etara gynkana jolasak egingo dituzte San Martin Eskolako patioan. LHko 3. eta 4. mailakoek, berriz, kirol jarduerak izango dituzte: hockeya, herri kirolak, soka saltoa, petanka... Eta ordu berean 5. eta 6. mailakoek bestelako kirol jarduerak izango dituzte: eskalada, ping-ponga, frontenisa... 12:15ean, berriz, zunba erakustaldia izango da eta ekitaldi nagusia 12:30ean egingo dute, besteak beste, oparien zozketarekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.