Nekatzeko asti gabeko astebukaera Debagoiena Txirrindularitza Klubarentzak

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko mai. 23a, 09:51

Debagoiena Txirrindularitza Klubeko kideak urteko klubeko irteeran.

Eguraldi zoragarriaren babesarekin, urteko klubeko irteera egin zuten pasa den astebukaeran Debagoiena Txirrindularitza Klubeko kideek.

Egubakoitzean Erronkari ibarrean kokatuta dagoen Urzainki udalerrira heldu ziren, Nafarroako ipar-ekialdean. Zapatuan ibilaldi zirkular bati ekin zioten: Urzainkitik irten ostean, Laza mendatea igo zuten, handik Orhy gainera eta ostean Larraurantz jo zuten, Santa Engraziara. Bertatik Souscousse mendatera jarraitu zuten, Soudeten bila. Soudet igo ostean La Pierre de St. Martinen elkartu ziren eta amaitzeko beherantz jaitsi ziren, berriro ere ibilbidearen hasierako puntura, Urzainkira.

Domeka goizean beste irteera bati ekin zioten txirrindulariek. Ansotik Zuriza eta Linza aldera jo zuten, ostean Izabarantz eta handik berriro Urzainkira. Azkenik, asteburuari amaiera borobila emateko Armai Aterpean bazkari eder bat izan zuten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak