'Chillidaren Burdinezko Eguzkia' haurrentzako arte-lantegia Arantzazun

Maiatzaren 27an, larunbata, goizeko 10:30etik 13:30era, 6 eta 11 urte bitarteko haurrei eskainitako tailerra antolatu du Arantzazu Gaur Fundazioak, Donostiako Maushaus estudioarekin eta Arantzazuko Adiskideak elkartearekin elkarlanean.

Eduardo Txillidaren obra plastikoa haurrei ezagutarazteko asmoarekin antolatu da Chillidaren Burdinezko Eguzkia arte-lantegia. Helburua bertan parte hartzen dutenek Eduardo Txillidaren (1924-2002) lanaren zuzeneko berri izatea da. Horretarako artistaren lanetako baten ikerketa eta behaketa zuzena egingo dute; Basilikako ateena, hain zuzen ere. Honetaz gain, Txillidak bere lanbide luzean erabili zituen teknika batzuk ere praktikan jarriko dira.

Izen-ematea
Parte-hartzaile bakoitzak 3 euro ordaindu beharko ditu eta 20 lagunentzako lekua izango da. Izen-ematea info@arantzazugandiaga.com helbidera idatziz edo 943 716 575 nahiz 662 181 353 telefono-zenbakietara deituz egin behar da. Antolatzaileek datorren ekainaren 17an, larunbata, tailerra errepikatzeko asmoa dute.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.