EAEn 16.900 kaltetu plusbalio zerga munizipalagatik

Auzitegi Konstituzioanalak udal plusbalioaren zerga partzialki baliogabetu du estatu osorako. Auzitegiko ebazpenaren arabera, legez kanpokoa da zerga bat ezartzea irabazi ekonomikorik izan ez denean.

Teorian etxeen salmentak ematen duen balioa zergapetzen du plusbalio zergak, baina praktikan beti ordaintzen da, salmentak irabazirik eman ez arren. Gaur egun, plusbalio zerga munizipala udalentzako diru-sarrera iturri nabarmena da.

Auzitegi Konstituzionalak plusbalio munizipalari buruzko autuan, estatu mailako ebazpena eman zuen pasa den maiatzaren 11an, eta Gipuzkoa eta Araban aurretik emandako sententziekin bat egin du (lehena, 26/2016 sententzia otsailaren 16an, eta bigarrena, 3/2017 sententzia, martxoaren 1ean). Horrela, hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga, plusbalioa, konstituzioaren aurkakoa dela esan du beste behin ere Auzitegi Konstituzionalak.

EAEn plusbalioaren 16.900 kaltetu daudela kalkulatzen du Reclamador.es enpresak Tinsako datuetan oinarrituta. Kaltetuek, bataz beste, 4.500€ berreskuratzeko aukera izango luketela uste dute. Autolikidazio kasuetan, kaltetuek azken lau urteetan udaletxeari ordaindutako gainbalio zerga berreskuratu dezakete, betiere irabazirik izan ez zutela frogatzen badute. Dirua berreskuratzeko udaletxeari erreklamatu egin behar zaio, hauek ez baitute automatikoki itzuliko dirua.

  Kaltetuak Erreklamatzeko kopuruak
EAE 16.900 76.050.000 €
Araba 2.400 10.800.000 €
Gipuzkoa 5.500 24.750.000 €
Bizkaia 9.000 40.500.000 €
Iturria: reclamador.es (Tinsa-ko datuetan oinarrituta)

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.