Kupoa likidatzeko akordioa sinatu dute Aldundietako eta Jaurlaritzako ordezkariek Espainiako gobernuarekin

Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusi Markel Olano pozik agertu da Kupoaren gainean sinatutako akordioarekin, "gaurkotasunari zein etorkizunari begira garrantzitsua delako".

2007-2016 tarteko Kupoa likidatzeko akordioarekin baikor agertu da Olano eta horren garrantzia azpimarratu du: "Gaur onartu dugun zoruaren gainean altxatzen da 2017-2021 bosturteko Legea ere, beraz gaur onartu duguna garrantzitsua da oraina argitzeko, baina baita etorkizuna eraikitzeko ere".

Gipuzkoako diputatu nagusia Ogasun eta Finantza diputatu den Jabier Larrañagarekin eta Bizkaiko eta Arabako diputatu nagusiekin batera izan da Madrilen, baita Pedro Azpiazu, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarekin, eta Gobernantza Publikoko Josu Erkorekarekin ere. Espainiako gobernuaren aldetik, Ogasun eta Funtzio Publikoko ministro Cristobal Montoro izan da delegazioaren buru. Bilera horretan beste akordio batzuk ere onartu dituzte.

Kontzertu Ekonomikoaren defentsa egin du Olanok, "Euskadiri ez zaiola ezer oparitzen" adierazita.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.