60 ikasle batu dira osasun-sektoreko enpresen erronken gainean aritzeko

Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Biomedikoa eta LEINN gradua ikasten ari diren ikasleak Garaiako Berrikuntza Gunean elkartu dira Multidisciplinary Lab izeneko jardunaldian, osasun sektoreko benetako lau erronka mahai gainean jarri eta hauek diziplina anitzeko taldetan ebazteko.

Multidisciplinary Lab jardunaldian Mondragon Unibertsitateko 60 ikasle batu dira osasun sektoreko benetako erronken gainean aritzeko eta hauek ebazteko. Ingeniaritza Biomedikoko eta LEINN (Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza) gradutako ikasleez osatutako diziplina anitzeko taldetan Ulma eta Griffols bezalako enpresek proposatutako erronken gainean lanean aritu dira, osasun sektorearen ikuspegi orokorra eman ondoren. Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean egin dute jardunaldia eta proposatutako erronkak ebazteaz gain, ikasleen arteko diziplinartekotasuna bultzatzea izan du helburutzat.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.