Jon Odriozola: "Ezinezko ametsa bete da"

Xabier Urtzelai 2017ko mai. 17a, 09:16

Jon Odriozola, ezkerrean, astelehenean egindako prentsaurrekoan.

Euskadi Basque Country–Murias Taldea Kontinental mailako talde profesionala izango da 2018an. Eta, euskal taldeak datorren urtean Espainiako Vueltan parte hartzeko gonbidapena jasotzeko konpromisoa lortu du; baita Euskal Herriko Itzulian egotekoa ere.

Euskadi Basque Country–Murias Taldea Kontinental mailako talde profesionala izango da 2018an: "Duela 3 urte apustu garbia egin genuen euskal txirrindularitzaren alde, izan ere, gure herritarren nortasunean oso errotua egon den kirola izan baita eta Murias Taldearen baloreak erakusten baititu. Urte hauetan zehar proiektu txiki bezain iraunkor eta sendoan jardun dugu lanean" adierazi dute Murias Taldeko ordezkariek.

"3 urteko ibilbidea izan duen esperientziaren ondoren, bestelako inolako laguntzarik jaso gabe ere Kontinental Profesional mailara urratsa egitea erabaki dugu". Taldeko kirol managerra den Jon Odriozolaren hitzetan urrats hau "ezinezko ametsa" da, "lan eta ahalegin handia egin baita munduko lasterketarik onenetan eta, noski, Itzulian edo Klasikan parte hartzeko aukera izango duen euskal talde kontinental profesional bat lortzeko".

Euskal taldeak datorren urtean Espainiako Vueltan parte hartzeko gonbidapena jasotzeko konpromisoa lortu du Vueltako zuzendari den Javier Guillenen eskutik. "Javier Guillen eta Espainiako Vueltari eskerrak eman nahi dizkiot proiektu honi eman dioten laguntza eta bultzadagatik, kontinental profesional mailara jauzi egiten lehen taldea izateko eskakizuna bete baitugu" baieztatu du Odriozolak. Euskal Herriko Itzuliaren eta Donostiako Klasikoaren antolatzaileen babesa era badu euskal taldeak bi lasterketetan parte hartzeko.

Laguntzaile kanpaina

Horretaz gain, taldeak 2018rako laguntzaile kanpaina ere aurkeztu du eta Euskadi Basque Country – Murias Taldeari laguntza emango dion talde handia sortu nahi du, zaletu nahiz erakunde publiko, futbol-talde nahiz euskal enpresak hartuko dituena. "Euskal txirrindularitzaren izpiritua gure enpresek duten lan egiteko moduaren isla eta erakusgarri izan daiteke, eta hori da munduari erakutsi nahi dioguna" eman dute aditzera taldeko arduradunek.

"Gure proiektuarekin bat egin nahi duen orok gurekin kontaktuan jarri besterik ez du, ekimen guztiak izango baitira ongi etorriak", azpimarratu dute. Zaletuek nahiz enpresek dagoeneko badute taldearen laguntzaile egiteko aukera, taldearen webgunean sartuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak