Mikel Gonzalez de Martinek 11 urte egin ditu Realeko lehen taldean eta, esandako moduan, 300 partidu jokatu ditu. "Realean egin dituen 20 urteotan egindako lana eta erakutsitako konpromisoa eskertu gura diogu eta zorterik onena opa diogu bere ibilbide profesionalean eta pertsonalean". Realaren esker onaren adierazle, urrezko intsignia jasoko du atzelari arrasatearrak.