Debagoienaren turismo eskaintza Explore San Sebastian Region bulegoan

Eskualdeen Txokoa, 10 hilabete, 10 eskualde ekimenaren barruan aurkeztu da Explore San Sebastian turismo bulegoan. Honen bidez, eskualdeak ematen dituen aukeren berri eman nahi zaio bertaratzen den pertsona orori aste betean zehar.

Gaur, osteguna, aurkeztu da Explore San Sebastian Region bulegoan Debagoiena eskualdea, Eskualdeen Txokoa, hamar hilabete, hamar eskualde ekimenaren barnean. Ekimen honen bidez Gipuzkoako eskualdeek eta herriek eskaintzen dituzten aukera guztien berri eman nahi zaie donostiarrei, gipuzkoarrei eta baita lurraldea bisitatzen duten turistei ere. Aurkezpenean izan dira Maite Cruzado Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismoko zuzendaria, Jose Ramon Etxezarreta Eskoriatzako alkate eta Eskualdeko Presidentea eta Ana Heriz Debagoieneko Mankomunitateko turismo arduraduna.

Gaurko egunean zehar Debagoiena sektorearen aurrean aurkeztuko da eta bihar, ostiraletik aurrera, aste betez egongo da bisitarien eskura eskualdeak duen eskaintza oparoa Explore San Sebastian Region bulegoan. Bertan, Debagoieneko ondare kultural eta naturala ezagutzeko aukera egongo da, baita azken urteetan gastronomian, naturan eta ondare kulturalaren ustiapenean garatu diren berrikuntzak ere. Hauen erakusgarri izango dira maiatzaren 14ean Donostiako Boulevard-ean antolatu dituzten tailerrak ere. Tailer hauetan arratsaldeko 17:00tatik 18:00etara Oñati-Arrikrutz koben eskutik arkeologiaren nondik norakoak azalduko dira, eta 18:00etatik 19:00etara berriz, kimika bizirik dagoela erakutsiko dute Bergarako Laboratorium Museoaren eskutik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.