Aurten Bergaran egingo dute Euskadiko Elikagaien Bankuko boluntarioen topaketa. Autobusean iritsiko dira Bergarako San Martin plazara (10:00) eta handik Laboratorium museora joango dira bisita gidatu baterako (10:15); ondoren, fatxada eta monumentu historiko garrantzitsuenak bisitatuko dituzte eta 12:00etan Elena Lete alkateak ongietorria egingo die udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Alai taldeak ere hartuko du parte harrera ekitaldian. Udaletxeko harreraren ostean, batzarra egingo dute San Juan auzoko egoitzan; 2016ko ekitaldiaren eta etorkizuneko erronken berri emango dute. Eguna borobiltzeko, Lasa jatetxean bazkalduko dute (14:30).