Eskuragarri daude Kantu eta Dantza Eguneko bazkarirako txartelak

Orain bi urteko Kantu eta Dantza Eguna Elgetan.

Maiatzaren 21an ospatuko dute Elgetako III. Kantu eta Dantza Eguna. Bazkarirako txartelak aurrez hartu behar direla ohartarazi dute antolatzaileek. Prezioa da 15 euro eta txartelak eskuragarri daude Bolatoki tabernan.

Maiatzaren 21erako iragarri dute Elgetako III. Kantu eta Dantza Eguna. 12:30ean egingo diete ongi-etorria kantu-zaleei plazan eta hortik aurrera egun osoko egitaraua izango dute parte-hartzaileek. 13:00ean kantu-jira, 14:30ean bazkaria kiroldegian, bazkalosteko kantua, eta 18:00etan dantzaldia Jainagar eta Narbaiza trikitilarien zuzeneko musikarekin.

"Ohi bezala, Elgeta Kantuan taldeak etortzeko gonbidapena luzatu die Arrasateko, Aretxabaletako eta Eibarko bi kantu-taldeei", adierazi du antolatzaileek. "Aurreko urteetan bezala, espero dugu parte-hartze handiaz eta giro onean ematea eguna".

Bazkarirako txartelak salgai

Bazkarirako txartelak aldez aurretik hartu behar direla gogorarazi dute antolatzaileek. Kiroldegian izango da bazkaria eta prezioa da 15 euro. Txartelak eskuragarri daude Bolatoki tabernan eta ordainketa Elgetako Udalaren kontu korrontearen bitartez ere egin daiteke —3035.0009.11.0090900039 (jarri izena eta 'BAZKARIA').

Epea hurrengo eguaztenean, maiatzaren 17an, amaitzen da. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.