Bilintx izan da emakumezkoen senior mailako Lauko Finaleko irabazlea. Atzoko kanporaketan 37-40 hartu zuten mendean Goierriko taldea, eta gaurko finalera sailkatuta, Eskoriatzaren kontrako finalean azken bi laurdenetan hobeto jokatuta lortu dute saria. Eskoriatzarrek ez dute azken saria jaso, baina finala jokatu izana, etxeko zaleen aurrean, gauza handia izan da. Harmailetan lagun asko batu dira jokalari eskoriatzarrak animatzeko.