Eskoriatzak igoera faseko finala du jokoan gaur eguerdian

Eskoriatzako neskek gaur, domeka, eguerdian (12:00) Lauko Finaleko finala jokatuko dute Intxaurtxuetan, atzo Cafes Aitonaken kontra jokatutako infartuzko norgehiagokan 33-35 irabazi ostean. Eskoriatzarrek Bilintx izango dute aurrean. 

Eskoriatzako neskak Lauko Finala dabiltza jokatzen asteburuan, eta atzoko garaipenaren ostean gaurko finalerako txartela eskuratu dute. Final-erdiak Ibarra kiroldegian jokatu zituzten atzo, baina gaurko finala Eskoriatzan izango da, Intxaurtxuetan (12:00). Hala, atzo pare-parean egon ziren indarrak bi norgehiagoketan. Bilintxek 37-40 hartu zuen mendean Goierriko taldea, eta arratsaldeko bigarren partiduan Eskoriatzak ere garaipen estua lortu zuen Cafes Aitonaken kontra (33-35). Hala, bi talde horiek, Bilintx eta Eskoriatza izango dira zein baino zein gehiago ordubete barru.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.