Bizikidetzaren zaporea eta kolorea izan du Auzoko jaiak

Jende ugari batu da Antzuolako plazan.

Egunari hasiera eman dion ongietorri ekitalditik argi geratu hura aniztasun eta bizikidetzaren festa dela, Antzuolako balkoitik igorri den mezua sei hizkuntzatan bidali zen-eta. Gertukoak, zein kanpotarrak, gutxienekoa jatorria zen, gizarte ireki, bateratu eta alai bat eraikitzeko festa izan baitzen.

Laugarren edizio honetan, Auzoko egitasmoko kideak Antzuolan elkartu ziren. Gaurko jaia, egitasmoa bera ezagutzera emateko festa bat baino, elkarbizitza euskalduna goraipatzeko eguna izan zen. "Etorkinak soilik moldatzen diren gizarte bat baino, guztiok bat egiten dugu eredu bat sortu nahi dugu", dio festara gerturatu den herritar batek.

Aniztasunaren jaia

Azaleko koloreak, janzkerak eta hizkuntzak soilik desberdintzen zituzten parte-hartzaileak, guztiak batera ibili baitziren une oro. Hasiera ekitaldiaren ostean, antolatzaileek, herritarrak elkar ezagutzeko dinamika dibertigarriak jarri zituzten martxan. Handi zein txiki, guztiak, animatu ziren jolasetan parte hartzera, eta apurka-apurka lotsa galtzeaz gain, elkarren izenak, ohiturak eta hizkuntzak ezagutu zituzten. 

Jolasak bukatu bezain pronto, Antzuolako plaza mundu osotik ekarritako jarri gozoen feria bihurtu zen, eta nola ez, guztiek jatorri ezberdinetako janaria dastatzeko aukera izan zuten. Herri bakoitzak aurrez prestatu zuen janaria bizkor agortu zen, baina gehienek, pare bat herrialdetako jakiak dastatzeko aukera izan zuten.

Tripa ongi bete eta gero, Antzuolako Oñarin dantza taldeko kideek izan zuten dantzaldi parte-hartzaileari hasiera emateko lana. Lehen uneetan jendea lotsati samar zegoen arren, gehienak bikotea topatu ostean, plaza bete duen polka dantzatzeari ekin zioten.

Auzoko egitasmoaren laugarren jaialdi honek argi utzi du, jatorria edozein dela ere, batzen gaituena, banatzen gaituena baino gehiago dela.

Erlazionatuak

Auzoko jaia Antzuolan

Antzuola

Jatorri desberdinetako herritarrak euskarara gerturatzeko eguna izan da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.